XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Eliza Nagusia: BasilikaLoyola'ri, oso-osoan begiz jo ezkero, arrano aundi baten antza ematen diote.
Egoak zabalik dauzka ta bere eskuiko egapean Iñazio Deunaren jayotetxea.
Bertan-bera ikustera goazen.
Basilika da, arrano orren soña.
Eliz-atariak iru arkupe aundi, marmol beltzezkoak dauzka, eguterara irikiak; erdikoa aundiena, sarrerako atearen aurrez aurre.
Eliz-atari bikain ontan bost irudi mardul dituzu.
Ate gañekoak San Iñazio ematen dizu, arabako arrizurian apaiz-jantzitan aterea.
Ondoan, esker-eskui, Xabier, Borja, Gonzaga ta Kostka.
Goazen barrura.
Rotonda edo Elizborobil bikaña Gipuzkoa ta Bizkaiko Zaindariaren Eliza Nagusi au, marmola goitik, marmola beetik, kolore bateko ta besteko.
Erdi-erdian tente gelditu gaitezen.
Lurrean ar-losa ugari ikusiko, urdin eta gorrizta kolorez, aruntzago eta aundiago, erdialderago eta txikiago.
Zortzi zutarri edo pillare sendoak burugañean eusten diote Elizgañari.
Pillare oyek arkuz bata besteari erantsita daude;(...).